Bertan, gure herriko Vista Alegre parkean dauden hainbat zuhaitz espezie paregabe erakutsi nahi izan ditugu.
Jatorri kuriosoa duten zuhaitzak aurkitu ditugu bertan eta parke eder hau bisitatzera animatu nahi zaituztegu.
Pagoeta eta inguruko mendietatik jaisten diren errekek ABENDAÑO-IÑURRITZA arroa osatzen dute. Lehen eremu hau padura handi bat izan zen eta gaur egun kanalizatuta dago errepideraino. Handik BIOTOPO BABESTUTA hasten da eta duna eta padura zati txikien artean bokaleraino joaten da Zarauzko ibaiaren azken ibilgunea. Zarauzko Lizardi Institutuko Bio-Geo mintegiko irakasle eta DBHko ikasleek, Agenda 21 eta Ibaialde programaz baliatuz, Abendaño-Iñurritza ibaia aztertu dute. GPS ikastaroan ikasitakoa aplikatu dute eta lortutako emaitzekin hemen ikusgai duzuen lantxoa egin dute.Ibaialde: Abendaño-Iñurritza

No hay comentarios:
Publicar un comentario